[itzul] COMERCIO JUSTO (berriz)

jrbilbao a bildua bbk.es jrbilbao a bildua bbk.es
Ost, Ots 9, 10:04:38, CET 2005


      Egunon. Herenegun bidali nuen zalantza berbera bidaltzen dut gaur
ere, azalpen gehiagorekin, ea oraingoan suerte hobea dudan eta norbaitek
erantzuten duen.

      Aspaldion asko erabiltzen den "comercio justo"-ren ordaintzat
"bidezko merkataritza" ikusi izan dut gehien bat,  baita Euskalterm-en ere.

      Nik aldiz, "merkataritza bidezkoa" egokiagotzat jotzen dut eta
Orotariko hiztegian begiratuta, XX. mendera arte era honek tradizio ia
erabatekoa zuela dirudi:
- erregeren adbokatu bidezko eta nobleari
- gauza bidezkoa
- rekonpensa bidezkoa rezibitu ukhan badu
- gerra zuzen eta bidezkoan
-  nere salatzaile bidezkoa izanen da
-  ondasunen jabegai bidezkorik ez baitzuen

      Niri apur bat nahasgarri gertatzen zait  "bidezko merkataritza",
kontuan izanda "bidezko = oinezko, bidazti, erromes" ere badela, hau da
"oinezkoen / bidaztien / erromesen merkataritza" esanahia ere baduelakoan.

      Agian soluzioa "merkataritza zuzena / egokia  / justua / juztiziazkoa
/ zintzoa / duina" edo halakoren bat hartzea izan liteke.

      Eskertuko nuke ni baino adituagoen iritzia.

      Joserra Bilbao








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago