[itzul] IAE ...?
mazkarate a bildua gipuzkoa.net
mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ots 9, 11:21:09, CET 2005
Gipuzkoako Aldundiaren testugintzan, honelako joera dugu gaur egun:
- Terminoa: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga
- Sigla: JEZ (hitzen lehen letra hartuta).
Bestetik, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren analogoa da: BEZ.
Irakurri eta esateko errazak dira bi siglak, gainera. Eta deklinabideari dagokionez, bi modutan erabiltzen ditugu:
a) Hitz lexikalizatu gisa: "BEZa ordaindu du", "JEZaren kuota"... (deklinabide mugatua). Hitz arrunta balitz bezala: lexikalizatuta dauden laser edota hies siglen antzera.
b) Sigla gisa: "JEZen kuota" (deklinabide mugagabea, kontsonantez amaitua).
---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre de Izaskun Salsidua
Enviado el: miércoles, 09 de febrero de 2005 10:39
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] IAE ...?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050209/51d9363e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago