[itzul] Matematika eta Zientziak

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Ots 11, 12:39:33, CET 2005


Berriena eta osoena Martxel Ensunza, Joxerra Etxebarria eta Jazinto
Iturberen 'Zientzia eta teknikarako euskara' duzu, UEUk argitaratua.
Elhuyarren, adibidez, hor proposatzen diren irtenbide gehienak erabiltzen
ditugu (salbuespen gutxirekin: '%' ikurraren erabilera eta beste kontutxo
batzuk).

Zifren ortotipografiari dagokionez, honela:
-milatik gorako zenbakietan, digituak hirunaka multzokatuta eta puntuz
bereizita: 23.587.234
-hamartarrak komaz bereizita: 23.587.234, 3856

Zifren ortotipografia-aholku horiek berak eman berri ditu Hezkuntza Sailak
'Ortotipografia' lanean.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre
de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 11 de febrero de 2005 12:16
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Matematika eta Zientziak


  Non begiratu nezake, laburbilduta, matematikako zeinuak nola irakurri
behar diren (ekuazioak, eragiketak, zatikiak eta abar)?



  Eta fisikako unitateak (izena, idazkera, irakurkera) eta magnitudeak
(izena, idazkera laburtua edo ikurra, irakurkera...)?



  Eta, azkenik, euskaraz dezimalak bereizteko puntua (.) ala koma (,)
erabili behar da? Hau da, ingelesera ala gaztelaniara joko dugu? Eta bata
nahiz bestea erabili, milakoetan ikurrik jarri behar da / jar liteke, eta
baiezkoan zein?



  Jon Agirre

  jon-agirre a bildua ej-gv.es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050211/c42de8a3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago