[itzul] no-violento
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Or, Ots 11, 18:20:51, CET 2005
Hori Mendiko Hitzaldiaren bariazioa da. Mateoren bertsioan (Eliz arteko
Biblian) "Zorionekoak bakegileak" dio (Mateo, 5,9). Baina oraingo
teologoak ere hizkera teknokratak kutsatuak daude-eta...
X.
El 11/02/2005, a las 18:14, L. Azkune escribió:
> Ondo ala gaizki BORTXA ZALE rekin jokatu diak.
> "Bienaventurados los no-violentos..." zetorrek testu batean behin eta
> berriz eta ZORIONEKOAK BORTXA ZALE EZ DIRENAK erabili diat.
> Eskerrik asko.
> Laxaro
> ----- Original Message -----
> From: Xabier Mendiguren
> To: ItzuL
> Sent: Friday, February 11, 2005 5:34 PM
> Subject: Re: [itzul] no-violento
>
> Oso zabal eta laxo hartuz gero igual bai, baina ñabarduretan sartuz
> gero diferenteak dituk baketsu, bakezale eta beste hori. Testua
> nolakoa (eta norako) den, horren arabera jokatu.
>
> X.
> El 11/02/2005, a las 17:06, L. Azkune escribió:
>
>
> Hire erantzunetan ez zegok Xabier baina BAKETSU erabili ote daiteke
> NO-VIOLENTO horren ordain?
> ----- Original Message -----
> From: Xabier Mendiguren
> To: ItzuL
> Sent: Friday, February 11, 2005 4:37 PM
> Subject: Re: [itzul] no-violento
>
> Taxuzko, natural eta noranahikorik ez zegok. "Bortxakeriarik eza,
> bortxakeriarik gabeko" erabiltzen ditek batzuek, euskal gurpilarekin
> jiratuz edo (indarkeria hitzarekin, nahi bada). "Ez-biolentzia,
> ez-biolento" hobesten ditek beste batzuek, nazioarteko hitzaren
> kutsuari eutsiz.
>
> Beraz, egin ezak ahal duana, beti erdipurdikoa irudituko zaik eta.
>
> X.
>
> El 11/02/2005, a las 16:33, L. Azkune escribió:
>
>
> Goian aipatutako hitzarekin bueltaka nabil eta ez dut aurkitzen
> gustoko erarik. Norbaitek ba ote du nik behar dudan argia, hau da,
> NO-VIOLENTO hitzaren erabilera tajuzkoa?
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 2835 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050211/78ce697a/attachment.bin>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago