[itzul] no-violento
L. Azkune
laxaro a bildua sjloyola.org
Or, Ots 11, 18:14:16, CET 2005
Ondo ala gaizki BORTXA ZALE rekin jokatu diak.
"Bienaventurados los no-violentos..." zetorrek testu batean behin eta berriz eta ZORIONEKOAK BORTXA ZALE EZ DIRENAK erabili diat.
Eskerrik asko.
Laxaro
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: ItzuL
Sent: Friday, February 11, 2005 5:34 PM
Subject: Re: [itzul] no-violento
Oso zabal eta laxo hartuz gero igual bai, baina ñabarduretan sartuz gero diferenteak dituk baketsu, bakezale eta beste hori. Testua nolakoa (eta norako) den, horren arabera jokatu.
X.
El 11/02/2005, a las 17:06, L. Azkune escribió:
Hire erantzunetan ez zegok Xabier baina BAKETSU erabili ote daiteke NO-VIOLENTO horren ordain?
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: ItzuL
Sent: Friday, February 11, 2005 4:37 PM
Subject: Re: [itzul] no-violento
Taxuzko, natural eta noranahikorik ez zegok. "Bortxakeriarik eza, bortxakeriarik gabeko" erabiltzen ditek batzuek, euskal gurpilarekin jiratuz edo (indarkeria hitzarekin, nahi bada). "Ez-biolentzia, ez-biolento" hobesten ditek beste batzuek, nazioarteko hitzaren kutsuari eutsiz.
Beraz, egin ezak ahal duana, beti erdipurdikoa irudituko zaik eta.
X.
El 11/02/2005, a las 16:33, L. Azkune escribió:
Goian aipatutako hitzarekin bueltaka nabil eta ez dut aurkitzen gustoko erarik. Norbaitek ba ote du nik behar dudan argia, hau da, NO-VIOLENTO hitzaren erabilera tajuzkoa?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050211/4494818f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago