[itzul] proceso padre/hijo
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
Al, Ots 14, 14:10:46, CET 2005
Erdi txantxa bada ere, hona:
On deritzot "padre" jartzen duen tokian Euskaraz "guraso"
eta "hijo" duenean "ume" erabiltzeari; ez dakidan gauza da
zergatik "célula madre" eta "célula(s) hija(s)" ez diren itzuli
"zelula guraso" eta "zelula ume" eran. Badakit zelulen
kasuan bata bestearengandik sortu egiten dela, baina zail
ematen du zelula baten generoa hain erraz erabakitzea...
Bestalde, a zer txukun geratuko litzatekeen "la juerga
padre" "parranda guraso" itzultzea... ala "parranda guztien
ama??"
Mikel
On 14 Feb 2005 at 13:15, Artola Zubillaga, Xabier wrote:
> Mikel,
>
> "padre", "hijo" eta horrelako termino-osagaiak, bi elementuren arteko
> nolabaiteko hierarkia bat dagoela adierazten dutenak, askotan agertzen
> dira informatikako terminologian, eta ez bakarrik prozesuei
> dagokienean. Gehienetan, eta nagusi/mendeko, kasu honetan behintzat,
> desegokitzat jo gabe, guraso/ume erabili ohi ditugu.
>
> Beraz, "prozesu guraso" eta "prozesu ume" proposatuko nuke nik.
>
> Xabier Artola.
> Informatika Fakultatea.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago