[itzul] proceso padre/hijo

Artola Zubillaga, Xabier jiparzux a bildua si.ehu.es
Al, Ots 14, 13:15:22, CET 2005


Mikel,

"padre", "hijo" eta horrelako termino-osagaiak, bi elementuren arteko 
nolabaiteko hierarkia bat dagoela adierazten dutenak, askotan agertzen 
dira informatikako terminologian, eta ez bakarrik prozesuei dagokienean. 
Gehienetan, eta nagusi/mendeko, kasu honetan behintzat, desegokitzat jo 
gabe, guraso/ume erabili ohi ditugu.

Beraz, "prozesu guraso" eta "prozesu ume" proposatuko nuke nik.

Xabier Artola.
Informatika Fakultatea.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago