[itzul] Fw: Berbelitzenak

Josu Barambones fipbazuj a bildua vc.ehu.es
Al, Ots 14, 16:59:59, CET 2005


    Aurreko astean "Berbelitz" izena dela eta, zerrenda honetara jo nuen argibide bila. Zerrendakide bik erantzun zuzena eman zidaten arren, guztiarekin ere egilearengana zuzendu nintzen izen horren nondik norakoez argibide gehiago emango zidan itxaropenarekin. Hona Andu Lertxundiren erantzuna, zerrendakideren bati lagungarria gerta dakiokeelakoan:

    " Berbelitz izenaz galdetzen didazu. Neuk asmatua da, eta
BERBA- ELE eta HITZ sinonimoen arteko lotura batez osatua. Euskalkien arteko
"itzulpen" eta elkarketa halako bat, beraz. Oso eufonikoa iruditu zitzaidan,
eta ondo zihoakiola nire testuak duen aire erdi absurdu erdi ironikoari."

    Bide batez aukera hau aprobetxatu nahi dut Senez grafikoaren propaganda ttikia egiteko, izan ere gurean oso egile gutxi arduratzen da itzulpen prozesuaz gogoeta egiteaz. Azken Senez aldizkariarekin batera banatu zen Senez grafikoan Andu Lertxundiren testuak, Jorge Gimenezek gaztelaniara egin itzulpena eta J. Azpeitiaren eta J.L. Agoteren irudiak ikusi-irakurri ahal dira. Testuek itzultzaileak testuen aurrean aurkitu ohi dituen hainbat arazoren berri ematen digute: burura datozkien hitz guztien artean hautatu beharra, orijinala eta itzulpena, itzuliezintasunaren auzia, hizkuntza barneko itzulpena ... gai guztiak, berak esaten duen bezala, ukitu ironiko halako batez jantziak.
    Uste dut noizean behin ondo datorkigula itzultzen ari garen testua alde bat utzi, atseden pixka bat hartu eta egiten ari garenari bestelako begiez so egitea. Uste dut Anjel Lertxundiren testuek horretarako beta egokia eskaintzen digutela. 
    Osorik irakurtzeko:

    http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/20041030/berbelitz







 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050214/8e98b60b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago