[itzul] Haika-Segi jusizio eta itzultzaileak
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Ots 16, 07:49:59, CET 2005
BERRIA:
>Egoeraren larritasuna ikusita, itzultzaileak ez duela itzulpenerako
gaitasunik esan zuen Goirizelaia. Halaber, defentsa eskubidea bermatze
aldera, >esaldiak «ez interpretatu eta ez asmatzeko» eskatu zion. «Bihar
ekarriko dut euskara titulua, nahiz eta pixka bat herdoilduta dagoen»,
erantzun >zion, minduta, itzultzaileak.
Horra hor, EIZIEk askotan salatu izan duen moduan, arazoa: euskarazko
titulu bat ez da nahikoa itzultzaile-interpretea izateko. Are gutxiago
justizian. Eskerrak, bart, Nekane San Migel epaileak Euskadi Irratian
justiziako interprete gehienon izen ona aldeztu zuena. Ba ote daki baten
batek nork eta zelan kontratu dituin Madrilgo interpreteak? Zer edo zer
egin beharko dugu itzultzaile-interprete gehienen izenari lohia kentzeko,
ezta?
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago