RE: [itzul] Antologiarako. Berreála eta bésala.
Rey Escalera, Fernando (Traductor BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Ots 17, 09:51:13, CET 2005
Antologiarako beste bat.
Ohartzen naizenez maiz animatzen nautela ondokoari musu ematera, zera galdetu nahi nizuen, ea zuei ere halakorik ailegatzen zaizuen.
Testuak baditu beste perla batzuk ere, baina...
"OHARRA
Behin ihauteriak bukatuta eta berréala gurekin Korrika izango dugularik, interesgarria ikusi dugu gaurtik hasita eta datorren otsailaren 18arte dugun hamabostaldian helburua haurren artean euskara bultzatzea izatea.
Ekintzak aurrera eraman ahal izateko eta aurreko aldietan bésala, zuen laguntza eskatzen dizuegu euskerarekin lotuta dauden material desberdinak ekarriz: liburua, biedeoak, ipuinak, interneteko informazioa, aldizkariak, argazkiak...
Esperientzia hau gustokoa eta baiezkorra izango delakoan, agurtzen zaituztegu.
Haur Hezkuntzako irakasleak"
Testu bat zabaldu aurretik, behin irakurtzea ez da gehiegi eskatzea, ezta?
Eta, portzierto, nola jarri den modan "baikorra" eta "baiezkorra" esatea!
Nik dakidala "baikorra" optimista da eta ez positiboa, eta "baiezkorra" badenik ere ez dakit.
Fernando Rey.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago