[itzul] tirita

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
As, Ots 22, 10:16:15, CET 2005


Elhuyar Hiztegiaren ordainak hauek dira:

----------------------------------
tirita. s.f. Lotura itsaskor; tirita (Heg.)
----------------------------------

Beraz, 'tirita' hitza Hegoaldean erabiltzen da, eta, hain zabaldua egonik
(hizketan ez dugu besterik erabiltzen), hiztegian sartzea erabaki genuen.
'Lotura itsaskor', berriz, estandarrerako proposamena da (Euskalterm-en ere
badator).

Corpusetako datuak:

a) XX. mendeko corpusa: 4 agerraldi

b) Zientzia.net: 3 agerraldi

c) Ereduzko corpusa: 'tirita' lema eskatuta, emaitza '0 esaldi' da. Pentsa
liteke corpusean bildu diren obretan ez dela erabili, baina ez da hala:
'tirita' testu-hitza eskatuta, hiru esaldi itzultzen ditu:
----------------------------------
Rock'n'roll, Aingeru Epaltza

   1. Orr.: 27
      Haien parean odolusten ari bahintz, tirita bat ere ez liketek
eskainiko gutiz gehienek, baina beti gelditzen duk gizon edo emakume prestu
horietarik, hi zamaturik ikusi orduko hire karga partekatu nahi duenik.

Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren Elizegi

   1. Orr.: 34
      Tirita bana behar du potoloak orpoetan, baina ez dago tiritarik begi
bietara datozkion malkoen isuria geldiaraz dezakeenik.

Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria
  1. Orr.: 366
      Baina, hatz batekin bekokia erakutsi zidanean, konturatu nintzen
tirita neramala, gosaria prestatzerakoan armairuaren atea jo bainuen, Florak
makina bat errieta egiten zidan arren zabalik uzteko ohitura nuelako.
----------------------------------
Gainera, bigarren esaldian, 'tiritarik' ere ageri da.

Horrek guztiak adierazten du 'tirita'-ren agerraldiak lematizatu gabe
daudela. Litekeena da, beraz, 'tirita' lema agerraldi gehiago izatea.

Horiek horrela, uste dugu egokia dela 'tirita' hitza Heg. markarekin sartzea
hiztegian.

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Asteasuain, 14 / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 22 de febrero de 2005 8:51
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] tirita


> Agian galdera inozoa irudituko zaizue, baina tirita hitza gehiegi
> gustatzen ez zaidanez... neerlanderatik testutxo bat itzultzen ari
> naiz eta nederlandera-euskara hiztegian txaplata jartzen du. Ez dut
> besterik aurkitu... zilegi ote? (esparatrapuk ez du balio)

Hiztegia 3000k hauek dauzka:

tirita f. 1 tiraxka, lotura, itsaskor

Elhuyarrek eta Euskaltermek ere «lotura, itsaskor» dakarte.

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago