[itzul] behar izan
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Ost, Ots 23, 11:44:36, CET 2005
>Zuzenean harira: "Txostenean salatzailearen izena agertu
>behar du" esaldia zuzena al da? Ergatiboa eskatzen
>al du nahitaez? Agramatikala al da?
Euskaltzaindiak bere gomendioan hau dio:
«Jokabide hau ere ez da gaitzesten:
da-aditza + behar ====> [aditza] + behar + da-saileko aditz
laguntzailea.»
Beraz, horri kasu eginez gero, zuk aipatutako kasua ez da agramatikala.
Badirudi horrelakoetarako «du» hobesten duela Euskaltzaindiak, baina «da»
ere baztertu gabe.
>Ergatiboa eskatzen badu, ez al da zilegi galdetzea
>zer agertu behar duen izenak (gure adostasuna edo
>beste edozer, agian)?
Hizkuntza ez du logikak egiten, erabilerak baizik... baina nik logika hau
hartu izan diot beti:
«Izenak agertu behar du ==> Zer behar du izenak? Agertu»
Gero arte,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago