[itzul] behar izan

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
Ost, Ots 23, 12:07:38, CET 2005


On 23 Feb 2005 at 11:44, Aixe, S.L. wrote:

> >Ergatiboa eskatzen badu, ez al da zilegi galdetzea
> >zer agertu behar duen izenak (gure adostasuna edo
> >beste edozer, agian)?
(Beste baten mezu zatia da, jakina)
Izenak ez du, nik uste, ezer behar; beharra ez baita izen 
gizarajoarena. Eskabidea edo dena delakoa idazten 
duenak agertu behar du izena: hortaz, edo izena "agertu 
beharra da", edo "izena agertu beharra dago", edo "izena 
agerturik behar du (modu inpertsonal eta bitxi batean, 
baina sarritan erabilia)" edo...

> 
> Hizkuntza ez du logikak egiten, erabilerak baizik... baina nik logika
> hau hartu izan diot beti:
Bai, baina; erabileraren atzean, hautatzen den forma 
ororen atzean, beti dago logika bat, ikuskera logiko bat eta 
gauzak kokatzeko eta zehazteko antolakera logiko bat. 
Erabilera ezin da inoiz kaotikoa izan; hortik ez baikenuke 
ez gramatikarik, ez araurik eta ez gomendiorik ateratzerik 
izanen.

Mikel Haranburu
> 
> ĞIzenak agertu behar du ==> Zer behar du izenak? Agertuğ




> 
> Gero arte,
> 
> Xabier
> 
> ___________
> 
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
> 01010 Vitoria / Gasteiz
> 
> Tel.: (+34) 945 174 476
>         (+34) 656 703 313
> Faxa: (+34) 945 179 042
> <aixe a bildua ctv.es>
> 
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago