[itzul] behar izan
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Ost, Ots 23, 11:51:46, CET 2005
>Zuzenean harira: "Txostenean salatzailearen izena agertu
>behar du" esaldia zuzena al da? Ergatiboa eskatzen
>al du nahitaez? Agramatikala al da?
Euskaltzaindiak bere gomendioan hau dio:
«Jokabide hau ere ez da gaitzesten:
da-aditza + behar ====> [aditza] + behar + da-saileko aditz
laguntzailea.»
Beraz, horri kasu eginez gero, zuk aipatutako erabilera ez da agramatikala,
nahiz eta Euskaltzaindiak horrelakoetarako «du» hobesten duen euskara
baturako. Hobespen hori ez da esplizitua, baina gomendioa nola idatzita
dagoen ikusita, garbi dago «du» hobesten duela oro har.
>Ergatiboa eskatzen badu, ez al da zilegi galdetzea
>zer agertu behar duen izenak (gure adostasuna edo
>beste edozer, agian)?
Hizkuntza ez du logikak egiten, erabilerak baizik... baina nik logika hau
hartu izan diot beti:
«Izenak agertu behar du ==> Zer behar du izenak? Agertu»
Gero arte,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago