[itzul] behar izan

ealet8 alet8 a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ots 23, 12:05:31, CET 2005


Gainera, badira euskaraz ergatiboa ezkutuan dauden kasuak (merezi du egitea,
euria ari du..), ziurrenik erabilpenaren ondorioz emanak ontzat. Horrek zure
zalantzari ematen dio horrelako indarra, nik uste. Ea inork argitzen digun
kontua!

----- Original Message -----
From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, February 23, 2005 11:56 AM
Subject: Re: [itzul] behar izan


> Hor dago koxka, ez aipatze horrena. Kontua da harira ez datozen zuzenkizun
> batzuetan ontzat emana ikusi dudala horrelako egitura bat, eta zalantza
> piztu dit, berriz ere. Balekoa al da egitura hori testuinguru jakinetan?
> Aldaketarik izan al da horren inguruan? Ergatiboa nahitaez behar duelako
al
> da baztertzekoa?....
> ----- Original Message -----
> From: "ealet8" <alet8 a bildua gipuzkoa.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, February 23, 2005 11:46 AM
> Subject: Re: [itzul] behar izan
>
>
> Entzuna dut lehenagotik zalantza hori. Ez nago seguru, baina iruditzen
zait
> "izena agertu behar du" hori gramatikalki zaila dela arrazoitzen.
> Euskaltzaindiaren arauak ez du aipatzen espreski, eta, gramatikaren
> "kontrako" izanda, esango nuke ez aipatze hori nahikoa dela "izena agertu
> behar du" baztertzeko, beste "izena agertu behar da" edo "izenak agertu
> behar du" horien mesedetan.
> Hala ere, ez zait galdera txoroa iruditzen inondik inora.
>
> ----- Original Message -----
> From: "txema" <txeyarza a bildua telefonica.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, February 23, 2005 9:59 AM
> Subject: Re: [itzul] behar izan
>
>
> > Eskerrik asko, Paul, aspaldi samarrekoa eta ongi ezaguna da arau hori,
> baina
> > horrek ez du nire zalantza erabat argitzen, horrexagatik dut zalantza,
> hain
> > zuzen ere, ez baitiot aplikazio zuzen-zuzena ikusten. Zalantza bidegabea
> ere
> > izan liteke, jakina..
> > ----- Original Message -----
> > From: "Paśl Picado" <paulpicado a bildua yahoo.es>
> > To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Wednesday, February 23, 2005 9:43 AM
> > Subject: Re: [itzul] behar izan
> >
> >
> > Egun on, Euskaltzaindiaren arau honekin uste dut garbiago izango duzula:
> >
> > http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0113.pdf
> >
> >
> >
> > Paśl Picado Moreno
> >
> >
> > ---------------------------------
> >
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago