[itzul] behar izan
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 23, 16:49:26, CET 2005
Antzeko tradizio-argudio batek ekarri du merezirena ere. Baina hara nolako
nahasteak sor litezkeen:
Bizitzak merezi du >< Bizitza merezi du (urkamendian dagoenak)
Bizitzea merezi du (*Bizitzeak merezi du) >< Bizitzea merezi du (urkamendian
dagoenak)
Ez du azalpenik behar. Bigarren kasuan, hau da, -t(z)ea erabiliz gero, ezin
bereiz daiteke idatziz, ahoz bai, esan nahi duguna.
"Moduren bat egon behar du hori konpotzeko" esaldiak belarrian tiro egiten
dit. Ez, ostera, "moduren batek egon behar du..." ez "moduren bat egon behar
da..." esaldiek (izan ere, aipatu berri den arauaren ildokoak biak, baturako
eta batez ere Iparraldeko euskalkietarako hurrenez hurren).
Baina ni oso esanekoa naiz;-)
Jon
-----Mensaje original-----
De: GOIKOETXEA, IRATXE [mailto:goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com]
Enviado el: miércoles, 23 de febrero de 2005 16:32
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] behar izan
Orain dela urte pare bat antzeko itauna egin nuen JAGONET zerbitzuan, eta
adibide bi argitzeko eskatu nuen, behin baino gehiagotan halakoak irakurri
eta gero:
-Mendia* oso polita egon behar du elurtuta.
-Moduren bat* egon behar du hau konpontzeko.
Hona Gramatika Batzordearen erantzuna:
"Mendiak oso polita egon behar du elurtuta" eta "Moduren bat egon behar du
hau konpontzeko" dira forma zuzenak. Izan ere, perpaus batzuetan,
"existentzial" deitutako subjektu ezkutua dutenetan (eta horietakoa da
"Moduren bat egon behar du hau konpontzeko"), badirudi, tradizioaren
arabera, egokiagoa dela subjektu hori absolutuan ematea, eta ez ergatiboan.
Jagoneteko datu-basea gaurkotuta balego agertuko lirateke holakoak, baina
tira.
Iratxe Goikoetxea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago