[itzul] behar izan
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Ots 23, 16:58:04, CET 2005
Lana erraztu didazu, orduan. Hainbat adibide eredugarri (zalantzagarri,
bakoitzari belarrian zerk tira egiten dion arabera) bidaliko beharko ditugu
ba, ondorioak ateratzeko, "existentzialtasun" hori zertan datzan mugatzeko,
edo ergatiborik gabe noiz eman daitekeenez jabetzeko (ematerik badago).
Eskerrik asko, Iratxeri eta gainerako guztiei.
----- Original Message -----
From: "GOIKOETXEA, IRATXE" <goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, February 23, 2005 4:31 PM
Subject: RE: [itzul] behar izan
> Orain dela urte pare bat antzeko itauna egin nuen JAGONET zerbitzuan, eta
> adibide bi argitzeko eskatu nuen, behin baino gehiagotan halakoak irakurri
> eta gero:
>
> -Mendia* oso polita egon behar du elurtuta.
> -Moduren bat* egon behar du hau konpontzeko.
>
>
> Hona Gramatika Batzordearen erantzuna:
>
> "Mendiak oso polita egon behar du elurtuta" eta "Moduren bat egon behar du
> hau konpontzeko" dira forma zuzenak. Izan ere, perpaus batzuetan,
> "existentzial" deitutako subjektu ezkutua dutenetan (eta horietakoa da
> "Moduren bat egon behar du hau konpontzeko"), badirudi, tradizioaren
> arabera, egokiagoa dela subjektu hori absolutuan ematea, eta ez
ergatiboan.
>
> Jagoneteko datu-basea gaurkotuta balego agertuko lirateke holakoak, baina
> tira.
>
> Iratxe Goikoetxea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago