[itzul] Otsagi ala Otsagabia?

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 24, 09:34:52, CET 2005


Euskal Herriko Udalen Izendegian, 1979an Euskaltzaindiak atera zuen lehen
hartan, Otsagi ageri zen, Olazti eta Orbaizta bezala. Badirudi
Euskaltzaindiak hobeto pentsatu duela, eta forma osoak hobetsi ditu, ahozko
horiek oro har baztertuz. Hortaz, orain Otsagabia (-a), Olatzagutia (-a)
(Izendegi haren ondorioz izen ofizial bikoitza badu ere: Olazti/Olazagutia)
eta Orbaizeta (tartean beste muturretik pasa ondoren, izen ofiziala
Orbaitzeta geratu baita).

Nafarroako itzultzaileek dakite Nafarroako herri-izendegiaren historiaren
berri. Lehenengo izendegi hartatik oraingora bitartean idatzaldi gehiago
egon dira, irizpideak apurka-apurka finkatu ahala.

Jon Agirre
Bilbo


-----Mensaje original-----
De: Sergio Azkarate [mailto:xuxen a bildua goiena.com] 
Enviado el: martes, 22 de febrero de 2005 10:40
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Otsagi ala Otsagabia?

Izan ere, Egunkariaren Estilo Liburuan Otsagabia agertzen da.


Otsagi zelakoan nengoen ni.



Eskerrik asko.



Sergio



GOIENA 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago