[itzul] Es la leche
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ots 24, 13:35:33, CET 2005
> Iragarki berdina egin nahi dute euskaraz, baina, noski, gaztelaniazko
> adibideek ez dute balio. Bururatu zaigu, piperrarekin, borobila den
> zerbaitekin... jolas egin daitekeela, baina ez daukagu oso argi.
> Zerbait bururatzen al zaizue? Eskerrik asko aurrez.
Nire hire xentimoak:
«Hemen ez dugu piper egiten», eta aldamenena piper eder bat («piper
egin»: joan behar den lekura (eskolara, bereziki) ez joan).
«Hemen gaztak ageri ditugu», eta aldamenean gazta eder bat («gaztak
ageri»: egia azaldu).
«Hemen esne mamitan bizi gara», eta aldamenean botila esnea («esne
mamitan bizi»: nahi bezala bizi).
> Egun on, Publizitate kanpaina baten barruan, laister triptiko bat
> argitaratuko dute.Triptiko horretan, produktu freskoekin eta
> hizkuntzarekin jolastuz horrelako leloak daude: Es la leche (eta
> alboan esne poto bat) Es la pera (eta alboan txermen bat) Es la monda
> (eta alboan zuritutako laranja bat)
Dena dela, publizitate hori asmatu duen «gazta handiak» merezi luke
«pikutara bidaltzea», ikusirik euskara ez zaiola «piperrik axola», ezta?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago