[itzul] Erakundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Al, Urt 3, 17:15:56, CET 2005


Urte berri on guztioi!
(Hori, ezer baino lehen, jakina) Eta, bestetik, ez dakigu zergatik ez den 
mezurik ere _ItzuL_eratu San Silbestre bezperaz geroztik, baina, izan 
bitxia behintzat bada.
Gure sistemak ez ote du mezurik jasotzen...? Gaupasak horren beldurgarriak 
izan ote dira...?
Edonola ere, kontsulta puntuala baino zerbait gehiagorekin gatoz, zerrendan 
horrenbeste (a)buru izanik, urtea bete baino lehen gaiaren gainean argia 
egiteko gauza izango garelakoan.
Eta lot gatzaizkion gaiari... auzia _ilustratzeko_ edo, euskararen 
BERRIPAPERAren 151. alean EIZIEri buruzko aipamena baina egokiagorik 
aurkitu ez, eta horixe erabiliko dugu.

Adibidea:
Hogei urte bete ditu, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen 
(EIZIE) Senez aldizkariak.

Hor erabili den ordena-->   Erakundearen Izena[atzizkia] (SIGLA) ....
baino konbinazio erabilgarriagorik izango al da?
Ziur gara hamaika buruhauste eragiten diola horrek gutariko gehiengoari, 
guztioi ez esatearren, horrelakoak idatzi behar ditugun bakoitzean.
Zein litzateke ordena aproposa? Zer konbentzio hautsi behar genuke bide 
egokia aurkitzeko? Horren aldrebes al litzateke honako beste ordena hau?:

(SIGLA) Erakundearen Izena[atzizkia]

Kezkatzen al du inor arazo honek? Ez al zaio inori arazo iruditzen?
Nagiak astindu eta urteko lehen astelehenari "buelta" emango diozuelakoan, 
agur t'erdi.

Iņaki
BITEZ LOGOS 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050103/e1268502/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago