[itzul] Erakundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Al, Urt 3, 17:48:43, CET 2005


Kaixo, Iņaki, eta urte berri on, bidebatez. 
Bigarren ordenari eutsita, nik uste Sigla aurretik emanez gero parentesirik gabe behar duela, eta siglaren esanahia parentesi artean, nahi bada; izan ere, parentesi arteko bokadilloak aurretik azaldutako zerbaiten azalpena edo testuingurua gehiago argitzeko makulua behar du, eta sigla aurretik eta parentesi artean ematea ilun samarra iruditzen zait. Baina, tira, nire iritzia xumea baino ez da.
Eta lasai, nirean ere ez da mezurik jaso aipatu duzun denbora-tarte horretan, baina etorriko dira, noski, bueltakoak.
Ondo izan

  ----- Original Message ----- 
  From: Terminologia BITEZ LOGOS 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Monday, January 03, 2005 5:15 PM
  Subject: [itzul] Erakundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-


  Urte berri on guztioi!
  (Hori, ezer baino lehen, jakina) Eta, bestetik, ez dakigu zergatik ez den mezurik ere _ItzuL_eratu San Silbestre bezperaz geroztik, baina, izan bitxia behintzat bada.
  Gure sistemak ez ote du mezurik jasotzen...? Gaupasak horren beldurgarriak izan ote dira...?
  Edonola ere, kontsulta puntuala baino zerbait gehiagorekin gatoz, zerrendan horrenbeste (a)buru izanik, urtea bete baino lehen gaiaren gainean argia egiteko gauza izango garelakoan.
  Eta lot gatzaizkion gaiari... auzia _ilustratzeko_ edo, euskararen BERRIPAPERAren 151. alean EIZIEri buruzko aipamena baina egokiagorik aurkitu ez, eta horixe erabiliko dugu.

  Adibidea:
  Hogei urte bete ditu, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen (EIZIE) Senez aldizkariak.

  Hor erabili den ordena-->   Erakundearen Izena[atzizkia] (SIGLA) ....
  baino konbinazio erabilgarriagorik izango al da?
  Ziur gara hamaika buruhauste eragiten diola horrek gutariko gehiengoari, guztioi ez esatearren, horrelakoak idatzi behar ditugun bakoitzean.
  Zein litzateke ordena aproposa? Zer konbentzio hautsi behar genuke bide egokia aurkitzeko? Horren aldrebes al litzateke honako beste ordena hau?:

  (SIGLA) Erakundearen Izena[atzizkia]

  Kezkatzen al du inor arazo honek? Ez al zaio inori arazo iruditzen?
  Nagiak astindu eta urteko lehen astelehenari "buelta" emango diozuelakoan, agur t'erdi.

  Iņaki
  BITEZ LOGOS 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050103/6c1135be/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago