[itzul] parentesi barrukoa nola deklinatu
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 12, 12:12:13, CET 2005
> parentesi barrukoa deklinatu beharra dago ala nominatiboan eman daiteke.
> adibidez,
> Kausa antropikoek (inguruko instalazioetan izandako istripu*ak/ek*,
> sabotaje*ak/ek*, etab.) eragindakoak.
Iruditzen zait funtsean aurreko egunetan zerrendan eztabaidatu den auzia
dagoela hor (ikus «Erakundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-» izenburua
duen mezu haria).
Aurreko eztabaidan ez nintzen partaide izan, baina nire iritzia
laburtuko dizut orain: parentesia edo gisako beste eten luze bat
erabiltzen denean, iruditzen zait zilegi dela eten sintaktikoa ere
egitea, hori da, parentesi barrukoa perpausaren lotura sintaktikoez
kanpo uztea, nominatibo soilean.
Adibide soil bat, esan nahi dudana argitzeko: «Georg Wilhelm Friedrich
Hegel filosofoa Stuttgarten (Alemania) jaio zen 1770ean». Izan ere,
«...Stuttgarten (Alemanian) jaio zen» idatziz gero, Stuttgarten eta
Alemanian jaio zela ari gara esaten, eta hori egia da, baina erdizka
egia: Alemaniako Stuttgarten jaio zen, baina behin bakarrik, noski.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago