[itzul] parentesi barrukoa nola deklinatu

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Ost, Urt 12, 12:56:38, CET 2005


> Adibide soil bat, esan nahi dudana argitzeko: «Georg Wilhelm Friedrich
> Hegel filosofoa Stuttgarten (Alemania) jaio zen 1770ean». Izan ere,
> «...Stuttgarten (Alemanian) jaio zen» idatziz gero, Stuttgarten eta
> Alemanian jaio zela ari gara esaten, eta hori egia da, baina erdizka
> egia: Alemaniako Stuttgarten jaio zen, baina behin bakarrik, noski.

Bost sos ere balio ez duen gogoeta:

Iruditzen zait euskaraz ez ditugula ozen irakurtzen parentesi barrukoak.
Bestela esateko, parentesiko informazioa ez da hitzetara ekartzen,
begi-garunetarako informazioa delako, isilekoa.

Testua: Errose Bustintza Mañarian (Bizkaia) jaio zen
Ahoz: Errose Bustintza Mañarian jaio zen

Erdaraz, ostera, den-dena irakurtzen da, preposizioa ("en") aurretik
agertzen delako.

Rosa Bustinza nació en [Mañaria Bizkaia].
Mañarian jaio zen; beraz, Bizkaian.

Hala ere, tranpa egin dut, gauza jakina baita Mañaria Bizkaian dagoela.
Herriaren edo hiriaren izenak erreferentzialtasunik ez duenean, ordea, leba
handikoa da parentesi barruko informazioa.

Adibidez:
Hamabost egun egin zituen Kimberley-n (Hegoafrika) errinozeroei argazkiak
egiten. 

Halakoetan, ordena alda daiteke, informaziorik adierazgarriena aurrera
ekartzeko:
Hamabost egun egin zituen Hegoafrikan (Kimberley herrian) errinozeroei
argazkiak egiten.

Betiko auzia da: hizkuntza prepositiboak-postpositiboak.






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago