[itzul] Re: letra larri ala xeheak
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
As, Urt 18, 07:58:53, CET 2005
[227/4] Hiztegi Terminologikoak _estatuko administrazioa_ dakar, baina
kontua da horiek biak Estatua eta Administrazioa lege eraketa eta
definizioa diuzten organoak direla. Europako Lergebiltzarreko estilo liburu
guztiak bat datoz horretan: Estado letra larriz. _Administración_
delakoarekin beste horrenbeste gertatzen da: orokorrean letra txikiz, baina
administrazio jakin bat izanik, legez ahalmen, eraketa, jarduteko arau
batzuk eta eneprauak dauzkana, handia behar du, Eusko Legelbiltzarrak
legez. Ikus, bestela, horrelako testuinguruak: _Cuerpo General
Administrativo de la Administración del Estado_.
Beste kontu bat da, sarritan, denok ondo ezagutzen ditugun zioengatik,
Espainia ez esateko _estatu_ erabiltzeko ohitura. Baina honako honi
dagokionez, Estatuak eratzen du beraren administrazioa (Ikus Espasaren
hiztegi juridikoa, esaterako).
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago