[itzul] Re: letra larri ala xeheak

Ander Irizar airizar a bildua parlamento-navarra.es
As, Urt 18, 09:29:34, CET 2005


> kontua da horiek biak Estatua eta Administrazioa lege eraketa eta definizioa diuzten organoak direla 

Estatua eta administrazioa ez nuke esango "organoak" direnik. Administrazioa, bereziki, nahiko kontzeptu orokorra dela iruditzen zait (Hiztegi terminologikoko definizioa: "Estatuak bere baitan hartzen duen edozein herri-administrazio. Estatuko administrazioak dira toki-administrazio eta
erakunde-administrazio guztiak."). Horrela, HAEE/IVAPeko testuetan administrazioa letra xehez eman izan dute sistematikoki --nik uste--. Konparazio batera, 30/1992 Legean, Administrazio eta Prozedura Legean alegia, "Administración General del Estado" emateko "estatuko administrazio orokor" erabili zuten. Geuk ere, Nafarroako Parlamentuan, bide horri heldu diogu azken aldi honetan. Egia da, hala ere, sarritan ikusten dela administrazioa letra larriz idatzita --irudipen hori daukat behintzat. 

"Estatu" hitzarekin, ez dakit oso ongi zergatik, zalantza gehixeago dut --estatu jakin bati buruz ari garelarik, betiere--. Euskaltermeko fitxa horretan bertan, adibidean hain zuzen, honela ageri da: "...dagokio Estatuko administrazioaren lege-aurreproiektuek..."

Ander Irizar
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050118/8392f6aa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago