[itzul] bus lanzadera

inaki irazabalbeitia ixi a bildua elhuyar.com
Ost, Urt 19, 19:50:20, CET 2005


Nago anglisizmo bat dela gaztelaniaz, 'lanzadera espacial' horren 
modukoa. Autobusen kasuan esaten zaie bi puntu zuzen-zuzenean, 
gehienetan beste geldialdirik gabe, egiten diren zerbitzuei. Askotan 
gertaera konkretu batekin lotuta daude, adibidez, futbol partida bat 
edo herriko festak. Anoetara horrelakoak egoten dira Errealak jokatzen 
duenean bai Donostiako auzoetatik baita Gipuzkoako herrietatik ere. 
Kontzeptu hori erabiltzen hasi dira esaterako hirien kanpo aldean 
aparkarlekuak eraiki eta jendea zentrura hurlbilduko luketen zerbitzuak 
izendatzeko.

Niri ez zait ezer bururatzen baina garbi du ez dela ezer jaurtitzen.

inaki

El 18 ene 2005, a las 04:29, jon-agirre a bildua ej-gv.es escribió:

> Medio de transporte rápido, de ida y vuelta y periodicidad frecuente, 
> entre dos ciudades (rae: lanzadera)
>
> Etengabeko autobus-zerbitzua
> Bus etengabea
> Autobusa etengabe
> Heldu ahalako autobus-zerbitzua
> Hara eta honakoa
> Une oroko autobus-zerbitzua
> Autobusa une oro
> ...
> *Bus jaurtigarria
>
> Beldur naiz nire herrian metroa eta Unibertsitatea elkartzeko jarriko 
> duten "jaurtigarri" horrek zer-nolako lesioak ez ote dizkigun 
> eragingo.
>
> Ondo jausteko abilidadea ikasi beharko ;-)
>
> Jon Agirre
> jon-agirre a bildua ej-gv.es
>
> -----Mensaje original-----
> De: Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile.ei a bildua eibar.net]
> Enviado el: martes, 18 de enero de 2005 13:16
> Para: Itzul (E-mail)
> Asunto: [itzul] bus lanzadera
>
> Baten bati tokatu zaio "lanzadera" hori?  "herri barrukoa"?.
  
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 1939 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050119/b549e818/attachment.bin>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago