[itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
Iga, Eka 26, 13:56:32, CEST 2005
On 24 Jun 2005 at 10:18, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
> Nik araua ez nuke hautsiko.
> "Hau da polita" zuzena da euskaraz, baldin eta "hau da, polita"
> irakurtzen badugu (edo adierazten badu), eta okerra da euskaraz "hau,
> da polita" irakurtzen badugu (edo adierazten badu). Azken kasu
> honetan, zuzena da "hau(,) polita da", badakigunez.
Galdegaiaren inguruko borroka latzean sartu gabe, hau
esan nahi dut:
""Hau da polita" da zuzena euskaraz", baina zuk ez duzu
honela esan; zergatik?
Intonazioa garrantzi handikoa izaten da ahozkoan:
HAU da polita (bestea edo besteak ez)
Hau da POLITA zuzentzat ematen badugu, galdera
egitean ere "Da zer?" onartu behar dugu. Ez da hala?
Bestalde, "Hala dut nik araua ulertzen" eta gisakoak ez
ditugu maiz erabili ohi, ez eta Altuberen kritikariek ere;
lotsaz ala?
Agian hizkuntza guztietan ordenak garrantzia du:
gaztelaniaz ere bai; eta intonazioak batere inporta ez
duelarik, adibide bat:
"El lo ha dicho; yo no".
"El lo ha dicho; no yo"
Mikel Haranburu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago