[itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Eka 27, 09:17:49, CEST 2005


	""Hau da polita" da zuzena euskaraz", baina zuk ez duzu 
	honela esan; zergatik?

"Hau da polita (eta ez hori)", zuk diozun bezala, zuzena da, baina ez da
zuzen bakarra, zuk ere aditzera ematen duzun bezala. "Polita da hau (eta ez
motza)" ere zuzena da. Azken honen esanahia dauka nik idatzitako "hau da
polita" esaldiak. Idatziz ezin entonatu, eta diozun bezala entonazioak
garrantzi handia du, baina saiatuz gero ea lortzen dugun. Saiatu honela
irakurtzen: "hau da... (badakizu zer? ba... benetan) polita", horrela
irakurtzea nahi nuke nik zuzentzat jotako "hau da polita" (=hau da' polita).

	Hau da POLITA zuzentzat ematen badugu, galdera 
	egitean ere "Da zer?" onartu behar dugu. Ez da hala?

Euskaldun-euskaldunek erabiltzen dutena zuzena da guk halakotzat eman gabe.
Galdera, ostera, ez du inork horrela egiten, ez bada azken hitza ez dugula
entzun eta ""Hau da...", zer?" galdetzen dugula.

	Bestalde, "Hala dut nik araua ulertzen" eta gisakoak ez 
	ditugu maiz erabili ohi, ez eta Altuberen kritikariek ere; 
	lotsaz ala?

Joskera arruntetik ateratzen dena markatua da; hori zuzena da, eta, ni
behintzat, ez nau lotsatzen erabiltzeak. Baina markatua gutxitan erabiltzen
da definizioz, ohikoa bihurtzen denean markatua izateari uzten diolako edo.

Jon





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago