ER: [itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta
Juan Garzia Garmendia
juan.garzia a bildua ehu.es
As, Eka 28, 09:20:26, CEST 2005
Zein irizpidez ari zara? Hiztun bakoitzaren gramatikaren arteko adostasun
intersubjketiboa da hizkuntza baten egokitasunaren bermea. Kasurako, eman
dituzuen adibideak, erregistro eta hizkuntza mailak gorabehera, aitzakiarik
gabeak dira guztiak... azkena izan ezik: "emaitzak ikusi besterik ez daude".
Kasu horretan, zerorrek frogatu beharko zenuke euskaldun korrienteek
normaltzat jotzen dutela hori.
Alegiak, sorginak bezala, arauak, izan, badirela, nahiz askori ez gustatu
aipa daitezen.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: mikelhb a bildua teleline.es
Bidalia: astelehena, 2005.eko ekainak 27 21:38
Nora: jon-agirre a bildua ej-gv.es; ItzuL
Gaia: RE: [itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta
On 27 Jun 2005 at 9:17, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
> Euskaldun-euskaldunek erabiltzen dutena zuzena da guk halakotzat eman
> gabe. Galdera, ostera, ez du inork horrela egiten, ez bada azken hitza
> ez dugula entzun eta ""Hau da...", zer?" galdetzen dugula.
> Bestalde, "Hala dut nik araua ulertzen" eta gisakoak ez
> ditugu maiz erabili ohi, ez eta Altuberen kritikariek ere;
> lotsaz ala?
Baina ez dago esaterik hau euskaldun-euskaldun da eta
beste hau ez. Euskaldun-euskaldunek honelakoak ere
esaten dituzte:
"Eskuetatik gaizki ibili da"; "bi tanto besterik ez zaizkio
falta"; "faltan botatzen nuen"; "den gizon ospetsuarekin";
"bezal-bezalakoa"; "emaitzak ikusi besterik ez daude", eta
halako hamaika. Zuzenak? Egokiak?
Uste dut eskemak aspaldi huts egin zuela, eta honez gero
ez dagoela "benetako euskal hiztunik".
Ni behintzat, ez nago "gustura" erabiltzen diren
irizpideekin.
Mikel Haranburu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago