ER: [itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
Ost, Eka 29, 01:53:48, CEST 2005


On 28 Jun 2005 at 9:20, Juan Garzia Garmendia wrote:

> Zein irizpidez ari zara? Hiztun bakoitzaren gramatikaren arteko adostasun
> intersubjketiboa da hizkuntza baten egokitasunaren bermea. Kasurako, eman
> dituzuen adibideak, erregistro eta hizkuntza mailak gorabehera, aitzakiarik
> gabeak dira guztiak... azkena izan ezik: "emaitzak ikusi besterik ez daude".
> Kasu horretan, zerorrek frogatu beharko zenuke euskaldun korrienteek
> normaltzat jotzen dutela hori.
> 
> Alegiak, sorginak bezala, arauak, izan, badirela, nahiz askori ez gustatu
> aipa daitezen.

Izan ere, bide beretik, aldeak alde, noa ni ere; arauak izan badira, baina 
hizkuntzaren -hizkuntzen- logika da oinarria, ene uste harroan.
Eta nik emandako adibideetan logikarik gabeak ere badira, bat baino 
gehiago. Idazle eta esatariengandik jasotakoak dira, guztiak ere, eta igual 
zerorrek frogatu beharko zenuke ea zer diren euskaldun korriente direlako 
horiek, eta gero begiratuko dugu ea nire adibide horiek euskaldun 
korrientek emandakoak diren.
Aitzakiarik gabeak baldin badira, ez dut ikusten arrazoirik bat ere honel-
honelakoak ere emateko:
"Gripetik sendatu zen"; "seme bat besterik ez dauzkat"; "gutxigatik 
botatzen zintudan"; "garen ezjakinarekin"; "hal-halaxe"; "irakurri baino 
gehiagorik ez daukazu" eta honelako hamaika. 
Eta beste hainbat ere asma nezake, gaur egun erabili ere erabiltzen diren 
moldeen parekoak. Euskaldun korrienteen belarriak ez daudela ohiturik? 
Tira, urte batzu pasatakoan denok, euskaldun-euskaldunak eta 
korrienteak, baina bai bestelakoak ere, denok gustura egonen gara, batzu 
disgustura egon eta gero.

> Baina ez dago esaterik hau euskaldun-euskaldun da eta
> beste hau ez. Euskaldun-euskaldunek honelakoak ere
> esaten dituzte:
> "Eskuetatik gaizki ibili da"; "bi tanto besterik ez zaizkio
> falta"; "faltan botatzen nuen"; "den gizon ospetsuarekin";
> "bezal-bezalakoa"; "emaitzak ikusi besterik ez daude", eta
> halako hamaika. Zuzenak? Egokiak?
> Uste dut eskemak aspaldi huts egin zuela, eta honez gero
> ez dagoela "benetako euskal hiztunik".
> Ni behintzat, ez nago "gustura" erabiltzen diren
> irizpideekin.

Mikel Haranburu





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago