ER: ER: [itzul] Hobe esan

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Maiatza 3, 13:26:07, CEST 2005


Mila esker, Asier.

Garbi dago, hala ere, hor ez dela erabiltzen "hobeto esan" ere, nahi eta
"ESAN(DA)" ipini goiburuan.

Beste esapidean ere, "egixa esanda" izango da, noski, eta ez "egixa esan",
ezta?

Ekialderagoko testigantzak behar genituzke, hots, "egia esan" erabiltzen den
hizkeretakoak. Beharbada, inor ez da ausartzen esatera erabiltzen duela,
Euskaltzaindiaren ebazpenak kikilduta.

"Ereduzko prosa gaur"en, esaterako, bada "hobe esan"en adibide mordoxka
(neure pare bat barne, aitor dezadan), eta harritzekoa litzateke ahoz baino
maizago erabiltzea idatziz.


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Asier Sarasua
Bidalia: asteartea, 2005.eko maiatzak 3 13:11
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] Hobe esan



Juan Garzia Garmendiak:

> jakingura hutsez,
> gustura hartuko nituzke erabilera erralari buruzko nire irudipena
> kontrastatzeko testigantzak.


Eibarren hainbat elkarrizketa egin zaizkie herriko hainbat lekuko
nagusiri. Grabazioak egin, eta zenbait transkribatu.

Hementxe, hortaz, Eibarko testigantza.

asier


-----------------


HOBE ESAN(DA): 0 lekukotza

HOBETO ESAN(DA): 7 lekukotza

... kalerik kale juaten zan eta diru mordua batzen zan. Edozer
espektakulo benefizienziarako, Ospittalerako zala, diru mordua batzen
zan. Herri batzuek hamen... Bat akordatzen jata, bueno entzunda, hobeto
esanda: Ondarruan behiñ itto ziran hamazazpi gizon, eta Eibarrek lagundu
zetsen háreri dirua batu eta bialtzen.

Hor zerian, 1914an ein zan hau bidia Arraterakua. Bueno, hobeto esanda,
Ixurakua. Sozialistak presentau zeben moziño bat esaten eze, juntau
bihar dirala dirua zeken guztiak: fabrikantiak eta komerziantiak eta
danak, laguntzeko Eibarren lanik barik zeuazen gizoneri.

Ba, ni, hamentxe: Asturiasen. Bueno, hobeto esanda, Asturiasen eta
Santanderko herri txiki baten: Corios o Lorios. Holakotxia zan izena,
herri txiki bat mendixan.

Gero, bueltan, bai, Eibarrera. Ez, hobeto esanda, Ormaiztegira. Nere
aitta eta anai-arrebak han nittuan. Hamen ez zeuala lanik zerian, eta
hara juan ziran, eta han neuan ni.

Ein bihar dot liburu bat. Ze liburu bat einda dakat, hobeto esanda.

...eta gero, transportiak, fazilidadia transportetarako. Eta Eibar,
hortan... gaizki gaoz. Ez dakagu terrenorik eta gure urteerak bastante
nekosuak dira, kostosuak hobeto esanda. Eta gaur, Vitorixa aldera ekin
detsa lantegixak juatia.

1929tik 1940ra bittartian. Oseake, hobeto esanda, 1920tik 40ra, gerria
etorri arte.









>
>
> Gainera, Euskaltzaindiak argi dio, ezin argiago, txarto dagoela:
>
> hobe izond. (*hobe esan e. hobeki esan)
>    hobe beharrez
>    hobe izan, hobe izaten, hobe izango / hobeko. da/du ad.: hobe dugu
isildu
> lotsagabe gelditu baino.
>    hobe ustean
>    hobe ustez
>
> Eta ez dio, txarto dagoenik "esan"egatik "hobe"gatik baino, nahiz eta nire
> ohiturarako "hobeto esanda" hobeto esanda dagoen, hau da, nahiz eta
"hobeto
> esanda" esatea hobe den.
>
> Jon
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
> Enviado el: martes, 03 de mayo de 2005 11:30
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: RE: [itzul] Hobe esan
>
>
> 	Ez naiz ausartzen <<hobe esan>> egituraren jatorrian zer dagoen
> esatera. Nire belarrirako, arrotza da, eta lehengo mezuan eman nuen
> azalpenean bera izan nuen gogoan (nahiz eta Jagoneteko argibideaz
baliatu).
>
> 	Orotariko Euskal Hiztegian <<hobe esan>> egiturak ez du
> (azpi)sarrerarik. Bai, ordea, beste lokuzio hauek: <<hobeto esan>>,
<<hobeto
> esana>>, <<hobeto esanik>>, <<hobeto esateagatik>>, <<hobeto esatearren>>,
> <<hobeto esateko>>. Horrek zerbait esan nahi izango du.
>
> 	Gainera, HOBETO sarrera nagusiaren bigarren adieran, honela dator:
>
> 2. Mejor dicho. v. "hobeto esan", "hobeto esateko".
>
> Asier Larrinaga
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago