ER: ER: [itzul] Hobe esan

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
As, Maiatza 3, 13:46:00, CEST 2005


Lau-bost urte izango dira Mitxel Kaltzakortak gai horrexen gaineko artikulua
idatzi zuela HABEren Hizpide aldizkarian, "egia esan" ala "egia esanda"
behar duen. "Egia esanda/esateko" hobesten zuen.

Ezin bibliografia-aipu zehatza ekarri, hala ere.



 

> Mila esker, Asier.
> 
> Garbi dago, hala ere, hor ez dela erabiltzen "hobeto esan" ere, nahi eta
> "ESAN(DA)" ipini goiburuan.
> 
> Beste esapidean ere, "egixa esanda" izango da, noski, eta ez "egixa esan",
> ezta?
> 
> Ekialderagoko testigantzak behar genituzke, hots, "egia esan" erabiltzen den
> hizkeretakoak. Beharbada, inor ez da ausartzen esatera erabiltzen duela,
> Euskaltzaindiaren ebazpenak kikilduta.
> 
> "Ereduzko prosa gaur"en, esaterako, bada "hobe esan"en adibide mordoxka
> (neure pare bat barne, aitor dezadan), eta harritzekoa litzateke ahoz baino
> maizago erabiltzea idatziz.
> 
> 
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Asier Sarasua
> Bidalia: asteartea, 2005.eko maiatzak 3 13:11
> Nora: ItzuL
> Gaia: Re: ER: [itzul] Hobe esan
> 
> 
> 
> Juan Garzia Garmendiak:
> 
>> jakingura hutsez,
>> gustura hartuko nituzke erabilera erralari buruzko nire irudipena
>> kontrastatzeko testigantzak.
> 
> 
> Eibarren hainbat elkarrizketa egin zaizkie herriko hainbat lekuko
> nagusiri. Grabazioak egin, eta zenbait transkribatu.
> 
> Hementxe, hortaz, Eibarko testigantza.
> 
> asier
> 
> 
> -----------------
> 
> 
> HOBE ESAN(DA): 0 lekukotza
> 
> HOBETO ESAN(DA): 7 lekukotza
> 
> ... kalerik kale juaten zan eta diru mordua batzen zan. Edozer
> espektakulo benefizienziarako, Ospittalerako zala, diru mordua batzen
> zan. Herri batzuek hamen... Bat akordatzen jata, bueno entzunda, hobeto
> esanda: Ondarruan behiñ itto ziran hamazazpi gizon, eta Eibarrek lagundu
> zetsen háreri dirua batu eta bialtzen.
> 
> Hor zerian, 1914an ein zan hau bidia Arraterakua. Bueno, hobeto esanda,
> Ixurakua. Sozialistak presentau zeben moziño bat esaten eze, juntau
> bihar dirala dirua zeken guztiak: fabrikantiak eta komerziantiak eta
> danak, laguntzeko Eibarren lanik barik zeuazen gizoneri.
> 
> Ba, ni, hamentxe: Asturiasen. Bueno, hobeto esanda, Asturiasen eta
> Santanderko herri txiki baten: Corios o Lorios. Holakotxia zan izena,
> herri txiki bat mendixan.
> 
> Gero, bueltan, bai, Eibarrera. Ez, hobeto esanda, Ormaiztegira. Nere
> aitta eta anai-arrebak han nittuan. Hamen ez zeuala lanik zerian, eta
> hara juan ziran, eta han neuan ni.
> 
> Ein bihar dot liburu bat. Ze liburu bat einda dakat, hobeto esanda.
> 
> ...eta gero, transportiak, fazilidadia transportetarako. Eta Eibar,
> hortan... gaizki gaoz. Ez dakagu terrenorik eta gure urteerak bastante
> nekosuak dira, kostosuak hobeto esanda. Eta gaur, Vitorixa aldera ekin
> detsa lantegixak juatia.
> 
> 1929tik 1940ra bittartian. Oseake, hobeto esanda, 1920tik 40ra, gerria
> etorri arte.
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> 
>> 
>> 
>> Gainera, Euskaltzaindiak argi dio, ezin argiago, txarto dagoela:
>> 
>> hobe izond. (*hobe esan e. hobeki esan)
>>    hobe beharrez
>>    hobe izan, hobe izaten, hobe izango / hobeko. da/du ad.: hobe dugu
> isildu
>> lotsagabe gelditu baino.
>>    hobe ustean
>>    hobe ustez
>> 
>> Eta ez dio, txarto dagoenik "esan"egatik "hobe"gatik baino, nahiz eta nire
>> ohiturarako "hobeto esanda" hobeto esanda dagoen, hau da, nahiz eta
> "hobeto
>> esanda" esatea hobe den.
>> 
>> Jon
>> 
>> 
>> -----Mensaje original-----
>> De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
>> Enviado el: martes, 03 de mayo de 2005 11:30
>> Para: 'ItzuL'
>> Asunto: RE: [itzul] Hobe esan
>> 
>> 
>> Ez naiz ausartzen <<hobe esan>> egituraren jatorrian zer dagoen
>> esatera. Nire belarrirako, arrotza da, eta lehengo mezuan eman nuen
>> azalpenean bera izan nuen gogoan (nahiz eta Jagoneteko argibideaz
> baliatu).
>> 
>> Orotariko Euskal Hiztegian <<hobe esan>> egiturak ez du
>> (azpi)sarrerarik. Bai, ordea, beste lokuzio hauek: <<hobeto esan>>,
> <<hobeto
>> esana>>, <<hobeto esanik>>, <<hobeto esateagatik>>, <<hobeto esatearren>>,
>> <<hobeto esateko>>. Horrek zerbait esan nahi izango du.
>> 
>> Gainera, HOBETO sarrera nagusiaren bigarren adieran, honela dator:
>> 
>> 2. Mejor dicho. v. "hobeto esan", "hobeto esateko".
>> 
>> Asier Larrinaga
>> 
> 
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago