ER: ER: ER: [itzul] Al rebufo
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Maiatza 4, 11:52:29, CEST 2005
Bai, baina erabateko edo gehiegiko erlatibismoak iritzia eman ezinera
ginderamatzake. Eta "antzekoparezido"tasunaren zehaztugabetasunak, berriz,
lausotasunera edo erdipurdikeria arbitrarioetara. Garbiago esan dezadan,
bada, adeitasunaren erretorika eta badaezpadakeriak arinduz: kasu horretan
(iritzia eskatzen zitzaigun adibide konkretu horretan), beste bideari
deritzot nik egoki.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Bidalia: asteazkena, 2005.eko maiatzak 4 11:28
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: ER: [itzul] Al rebufo
>ez dut uste halako metafora higatu edo fosilduak, oro har, irudi bera
gordez itzultzekoak direnik nahitaez
Ezer ez ei da nahitaezko, baina nork bere gustura egiten du etxera, horixe
da itzulpenaren handia, ez? Zenbat irakurle, hainbat irakurketa mota. Nire
gaztelania makalean, _ir al rebufo_ eta _ia tras los pasos/tras la estela_,
ideia aldetik, antzeko parezido. Irudiei gagozkiela, horixe, egilearen
asmoa, testuaren helburua, balizko hartzaile/irakurlea...
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago