ER: ER: [itzul] Cada primer sábado de mes
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Maiatza 5, 12:49:54, CEST 2005
"Udaberriko gauero" bezain arrotz. Bide horretatik, izatekotan, "Hileko
lehen larunbat oroz" edo behar luke, nik uste.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Terminologia BITEZ
LOGOS
Bidalia: osteguna, 2005.eko maiatzak 5 11:11
Nora: altxupere a bildua euskalerria.org; ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] Cada primer sábado de mes
Horren arrotz egiten al zaizue guztioi beste balizko aukera hau?:
Hil(abet)eko lehen larunbatero
Ińaki
BITEZ LOGOS
>Ińigok:
>
>>"Hileroko" barik "hileko" hobeto, ezta? "Hileko lehen larunbatean".
>
>Juanek:
>
>>Nik ere bide hori jotzen dut egookiagotzat "hileroko" erabiltzea baino.
>Aukeran, hala ere, "cada"ren enfasiari hobeki erantzuteko eta koma sartu
>beharra errimaz berdinduz, honelatsu emango nuke: "hilean-hilean, (hileko)
>lehen larunbatean".
>
>Patxik
>
>Arrazoi dukezue, eta nik ere aitortzen dut 'hileroko' horren bitxi-puntua,
>baina zinetan diotsuet ez dudala neure babuz asmatu, baizik eta gogoratu
>dudala nola apezak esaten zigun, aspaldixko, "hilabeteroko lehenbiziko
>ortziralean" meza izango genuela (uste dut). Nik neuk egokitzat daukat
>(beharrezko ere ikusten dudan ber).
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago