ER: ER: [itzul] Cada primer sábado de mes

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Ast, Maiatza 5, 19:20:18, CEST 2005


Ezin argiagoa azalpena, Juan.
Luzatu nahi genuke, dena den, beste galdera(zalantza) bat. Orori zuzendua.
Javierrek azaldu bezala, hilari, lokatiboa ez baino, genitiboa egokitzen zaiola alde batera utzita, baditu alderdi batzuk hitz horrek oso argi azaltzen ez zaizkigunak.
Beste egitura zalantzagarriren bat aipatzearren, zer esango zenukete honakoen inguruan?

igande goizeroko hamaiketakoa //prestatzen hasi zen... edo//
(igande goiza kontzeptualki onargarria eta egoki lotutako hitz-multzoa delakoan)

eta horren haritik...

udaberri(-)gaueroko zurrungak //areagotu egin zituen udan... edo//

Nola moldatu ohi dituzue horrelakoak? 
Perifrasiak eta eranskinak ezinbestekoak ote dira?

Ińaki
BITEZ LOGOS

Juanek labur eta zehatz:
>"Udaberriko gauero" bezain arrotz. Bide horretatik, izatekotan, "Hileko
>lehen larunbat oroz" edo behar luke, nik uste.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago