ER: [itzul] Celtatik puntu batera?

jrbilbao a bildua bbk.es jrbilbao a bildua bbk.es
As, Maiatza 17, 19:05:14, CEST 2005


Arratsaldeko lasaitasunak animatuta, esango nuke "bizidunen/bizigabeen"
muga batzutan ez dagoela subjektuan bertan, baizik eta hark sortu lezakeen
eraginean.

  Hau da:
   -  Betis kluba bizigabea izango da, baina  ez bezalako tratua emateko
  gai bada, bizidun bihurtzen da
   -  Baloia bizigabea izango da, baina abiada handian datorrenean min
  emateko gai bada, hobe duzu "harengandik" urrun egon, beraz bizidun
  bihurtzen da.
  -  Itsasoko ura ez da biziduna izango, baina olatu handiak sortzen
  dituenean, "haiengandik" ihes egitea komeni da.

  Joserra Bilbao



                                                                                                          
                                                                                                          
                                              Para:     ItzuL <itzul a bildua postaria.com>                        
                                              cc:                                                         
             Terminologia BITEZ LOGOS         Asunto:   Re: ER: [itzul] Celtatik puntu batera?            
             <terminologia a bildua bitez.com>                                                                     
             Enviado por:                                                                                 
             itzul-bounces a bildua postaria.com                                                                   
                                                                                                          
                                                                                                          
             17/05/2005 18:50                                                                             
             Por favor, responda a                                                                        
             ItzuL                                                                                        
                                                                                                          
                                                                                                          




Beraz, Juan, eta muga guztiz zehatzik aurkituko ez dugula esatean bat
etorrita ere, zure ikuspegitik, entrenatzaile gizagaixo hark
_Betisengandik_ ala _Betisetik_ jaso zuen behar ez bezalako tratua?

Iņaki
BITEZ LOGOS
Juanek, besteak beste:
>Horrekin ez dut esan nahi guztiz garbi dagoenik bizidunen deklinabidearen
>muga zehatza non den.









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago