[itzul] Partaidetzazko, ordezkaritzazko

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Maiatza 25, 12:04:02, CEST 2005


Egun on:

Iragarki bat ikusi dut, 'Parte hartuzko komunikazioari buruzko hitzaldia'
dioena (gaztelaniaz, 'Conferencia sobre comunicación participativa).

Egia esan, 'parte hartuzko' hori neuk ere buruan erabili izan dut, eta
hobea iruditzen zait, adibidez, maizago ikusi dudan 'partehartzaile' baino.
Hala ere, 'partaidetzazko' hobea delakoan nago.

Kontu hau zuetako bat edo besterekin komentatu izan dut han edo hemen, eta
aldeko iritzia jaso nuen. Gustura jakingo nuke, ordea, iritzi orokorra zein
den edo bestelako erabilerarik baden.

Gaztelaniazko halako adjektibo bi ditut batez ere gogoan: 'participativo/a'
eta 'representativo/a'. 

   gestión participativa ('democracia', 'investigación'...)
   ??kudeaketa parte-hartzailea
   partaidetzazko kudeaketa

   democracia representativa (94.800 agerpen Googlen!)
   ??demokrazia ordezkatzailea
   ordezkaritzazko demokrazia

Zuen irizpenaren zain.

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago