RE: [itzul] acción católica eta antzekoak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Maiatza 25, 15:27:27, CEST 2005
Nik uste dut, Pello, "azion katolika" esatea, ez dela arrazoia "Acción
Católica" uzteko euskaraz; hain zuzen, adibidez, "azion nazionalista"ren
gudari-taldeetan ibili zirela esan arren, Euzko Abertzale Ekintzarenetan
ibili zirela idatziko genukeen bezala; edo "komisiones obreras" esan arren,
Langile Komisioak badauka izena, edo "partidu nazionalista"ren zale askok
hala esan arren, Euzko Alderdi Jeltzalea bada bere izena eta abar eta abar.
Beraz, euskarazko izenik ba ote duten begiratu beharko litzateke (apustu
egingo nuke, Frente de Juventudes-ek ezetz), eta izen hori ipini. Euskarazko
izenik ez badute, ostera, jatorrizkoa utziko nuke, gehienez ere euskarazko
azalpen/itzulpen batekin, edo alderantziz: euskaratu, baina ondoan
jatorrizkoa jarri.
Gotzoni, bestalde, iratxo batek "de acción" idatzi dio, "obrera"ren lekuan.
Jon Agirre
-----Mensaje original-----
De: Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org [mailto:Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org]
Nik, nere etxean, 'azion katolika' aitu dut beti, eta, horrexegatik
bestegatik ez bada ere, bere horretan utziko nituzke (Acción Católica...),
etzanda idatzita edo beste modu batera markatuta.
-----Mensaje original-----
De: Gotzon Egia
juventud de acción católica: gaztedi langile katolikoa
http://www.gipuzkoakultura.net/euskera/ediciones/stmaria/azterke/alana10.htm
--
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago