[itzul] Partaidetzazko, ordezkaritzazko

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Ost, Maiatza 25, 12:33:03, CEST 2005


Buruhauste ugari sortzen duten adjektiboak, bai horixe.
Eta komenigarri, bestalde, baliokide erabilerrazak topatzea.

Kasu batzuetan, hala ere, beste bideren bat hartu behar izaten da.
_encuesta participativa_  emateko, adibidez _partaidetzazko inkesta_  arraro samar ez al da geratzen?

_parte-hartze(ko) inkesta_  bezalako aukerak ez genituzke alde batera utziko.

Beraz, irizpena ez baino, iritzia:
_partaidetzazko_ bai, baina, ez beti.

Iñaki
BITEZ LOGOS

Patxik:
>Egia esan, 'parte hartuzko' hori neuk ere buruan erabili izan dut, eta
>hobea iruditzen zait, adibidez, maizago ikusi dudan 'partehartzaile' baino.
>Hala ere, 'partaidetzazko' hobea delakoan nago.
>
>Gaztelaniazko halako adjektibo bi ditut batez ere gogoan: 'participativo/a'
>eta 'representativo/a'. 
>
>   gestión participativa ('democracia', 'investigación'...)
>   ??kudeaketa parte-hartzailea
>   partaidetzazko kudeaketa
>
>   democracia representativa (94.800 agerpen Googlen!)
>   ??demokrazia ordezkatzailea
>   ordezkaritzazko demokrazia
>
>Zuen irizpenaren zain.
>
>Patxi




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago