[itzul] Etxebarri
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    As, Aza  8, 12:13:40, CET 2005
    
    
  
	EiTBk Euskaltzaindiari egindako galdera baten erantzunean honela dio
Akademiak Etxebarria deritzon Lea-Artibaiko udalerriari buruz:
	<<Izen hau Euskal Herrian _Etxebarria_ deitutako beste herrietatik
bereizi behar denean, honela erabiliko da:
-Izenburu gisa: _Markina Etxebarria_
-Testuetan, deklinaturik eman behar denean: _Markina Etxebarriko senar
emazte bik_...>>.
	Hala dago erabakita. Bizkaiko zerrendaren errepasoan, oraindik ez
dira heldu Hego Uribeko Etxebarrira (ez, behintzat, guri erantzun
digutenean).
	Gorago aldatu dudan testuan marra barik ageri da _Markina
Etxebarria_, baina <<senar emazte>> ere bai. Beraz, akatsa izan liteke. Ez
dirudi akatsa denik, eta horrelako toponimoak marra barik hobesten bide
dituzte, zerrendaren beste parte batean _Lezama Txorierri_ ageri da eta.
Asier Larrinaga
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago