[itzul] Desgaste
maria
maria2 a bildua euskalnet.net
Ost, Aza 9, 12:08:35, CET 2005
kaixo,
gutxitasun? izatekotan ezintasun, elbarritasun, minusbaliotasun baina gutxitasun ez, ezta?
desgaste socio-familiar "familiako giroa okertzea" jarriko nuke nik eta
desgaste profesional "lanagatiko nekadura" edo antzekoren bat.
ondo izan,
maria
Message: 2
Date: Wed, 09 Nov 2005 08:59:53 +0100
From: Bakun <bakun.mac a bildua euskalnet.net>
Subject: [itzul] Desgaste
To: ItzuList <itzul a bildua postaria.com>
Message-ID: <BF976B07.1AD0%bakun.mac a bildua euskalnet.net>
Content-Type: text/plain; charset=US-ASCII
Egun on.
Gutxitasunak dituzten pertsonen zainketari buruzko testu bat itzultzen ari
gara, eta ez dakigu nola eman honako hauek:
Desgaste socio-familiar (gaixoak zaindu beharrak familiengan eragiten duena)
Desgaste profesional (zaintzaileengan eragiten duena).
Begira ibili gara, baina ez dugu ezer aurkitu. Testuren batean "higadura"
erabili dute; zuzena al litzateke? Bururatzen zaizue egokiagorik?
Aldez aurretik, mila esker.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago