[itzul] Desgaste
Bakun
bakun.mac a bildua euskalnet.net
Ost, Aza 9, 16:44:42, CET 2005
el 9/11/05 12:08, maria en maria2 a bildua euskalnet.net escribió:
> kaixo,
> gutxitasun? izatekotan ezintasun, elbarritasun, minusbaliotasun baina
> gutxitasun ez, ezta?
> desgaste socio-familiar "familiako giroa okertzea" jarriko nuke nik eta
> desgaste profesional "lanagatiko nekadura" edo antzekoren bat.
> ondo izan,
> maria
>
>
> Message: 2
> Date: Wed, 09 Nov 2005 08:59:53 +0100
> From: Bakun <bakun.mac a bildua euskalnet.net>
> Subject: [itzul] Desgaste
> To: ItzuList <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <BF976B07.1AD0%bakun.mac a bildua euskalnet.net>
> Content-Type: text/plain; charset=US-ASCII
>
> Egun on.
>
> Gutxitasunak dituzten pertsonen zainketari buruzko testu bat itzultzen ari
> gara, eta ez dakigu nola eman honako hauek:
>
> Desgaste socio-familiar (gaixoak zaindu beharrak familiengan eragiten duena)
> Desgaste profesional (zaintzaileengan eragiten duena).
>
> Begira ibili gara, baina ez dugu ezer aurkitu. Testuren batean "higadura"
> erabili dute; zuzena al litzateke? Bururatzen zaizue egokiagorik?
>
> Aldez aurretik, mila esker.
>
>
Bai, Maria, guk ere hasieran "ezintasun" erbiltzen genuen, baina elkartekoek
beraiek "gutxitasunak dituzten pertsonak" erabiltzeko esan ziguten, eta
erabilera hori bultzatzen dute, gainera, leku guztietan.
Mila esker, dena den.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago