[itzul] Desgaste

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Aza 10, 08:16:25, CET 2005


> Bai, Maria, guk ere hasieran "ezintasun" erbiltzen genuen, baina elkartekoek
> beraiek "gutxitasunak dituzten pertsonak" erabiltzeko esan ziguten, eta
> erabilera hori bultzatzen dute, gainera, leku guztietan.

Osasunaren Munduko Erakundea orain dela 40 bat urte hasi zen nazioarteko 
proiektu handi bat sustatzen, «International Classification of 
Impairments Activities and Handicaps, ICIDH» izenburuaz.

Besteak beste, proiektuaren helburua zen nazioarteko estandarrak sortzea 
«impairments» edo «handicaps» horiek izendatu, sailkatu eta baloratzeko.

Bidean, tresna hori «International Classification of Functioning and 
Disability» bihurtu zen (http://www.who.int/icidh/whodas/index.html). 
Ikusten duzue bi kontzeptu sartu zituela OMEk: «Functioning» eta 
«Disability». Funtsean, ideia da «disability» objektibo jakin bat (eman 
dezagun, itsu izatea), ez dela inolaz ere ondorio berdinekoa 
(«functioning»), jo dezagun Haitin edo Suedian.

OMEren sailkapen hori itzulia eta moldatua dago euskaraz, EAEko Eusko 
Jaurlaritzaren eta aldundien ekimenez. Lan hori egiteko ardura UZEIri 
eman zitzaion, eta iaz amaitu zuen, «Funtzionamenduaren, Ezgaitasunaren 
eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena» izenburuaz. Oraindik ez da 
argitaratu, besteak beste Euskararen Aholku Batzordearen terminologia 
taldeak oniritzia emateko zain baitago.

Dena dela, eztabaidan dagoen kontzeptua adierazteko «ezintasun, 
elbarritasun, minusbalio(a?)tasun, gutxitasun» ez baizik «ezgaitasun» 
(eta «ezgai») onetsi(ko) du OMEk.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago