[itzul] Baimen espresa?
Alberto Martinez de la Cuadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
As, Aza 15, 10:30:43, CET 2005
Molinerren hiztegian honela definitzen da:
“expreso, -a.
1. Expecificado. Explícito. Dicho y no tácito: Una condición expresa.
3. Se aplica a lo que tiene un destino determinado.”
Beharbada, ezer baino lehen, baimen “expreso” horri zein adiera dagokion
argitu beharra dago.
Guillermo Cabanellasen “Diccionario Enciclopédico de Derecho Usual”
hiztegiaren arabera, “autorización expresa” da “Lo que se concede por
escrito y con mención del acto o actos que se permiten o se aprueban por
anticipado
”.
Horren arabera, Molinerren lehenengo adiera dagokiola ematen du.
Deustuko Unibertsitateak euskaratutako Prozedura Zibilaren Legean,
“esanbidezko” nahiz “esanbidez” erabiltzen da: esanbidez atzera egin
(desistimiento expreso).
Batzuetan, lehenengo adierako “tácito” horren ondoan agertzen da:
"esanbidezko edo isilbidezko aitorpenak" (reconocimiento expreso o
tácito).
Deustuko Unibertsitateak eta IVAPek euskaratutako Hipoteka Legean ere,
“esanbidez edo isilbidez” (expresa o tácitamente), “esanbidezko zein
isilbidezko adostasuna” (consentimiento expreso o tácito).
“Presunto”ren ondoan ere berdin: “esanbidezko zein isilbidezko
ebazpenak” (resoluciones expresas o presuntas).
IVAPek euskaratutako Administrazio eta Prozedura Legean, “esanbidezko
ebazpen” esaten da (42. art.), baina baita “ebazpen adierazia” ere.
“Egintza adieraziak nahiz presuntziozkoak” ere ematen du “actos expresos
o presuntos”en ordaintzat (Hipoteka Legean, “esanbidezko zein
isilbidezko”).
1978ko Espainiako Konstituzioaren euskarazko itzulpen eguneratuan ere,
“esanbidezko debekua” ematen da “expresa prohibición”en ordaintzat.
Molinerren bigarren adiera emateko, berriz, bada termino dantza
handiagoa: berariaz(ko), beren beregi(ko), espres(u)(ki), etab.
Dena dela, askotan "expreso"ren adiera biak nahasten direlakoa daukat.
Alberto
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago