[itzul] Baimen espresa?

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
As, Aza 15, 11:01:08, CET 2005


Arrazoi duzulakoan nago, Alberto, adierak nahasten direla (ditugula)
diozunean. 

Atzo Gotzonek proposatu zuen "berariaz(ko)" eta Garik esandako "beren
beregi" egoki ikusten ditut 2. adierarako, baina ez 1. adiera honetarako:

RAE "claro, patente, especificado"
MOL "especificado; explícito; dicho y no tácito" 

Egia da, bestalde, "esanbidezko" / "isilbidezko" bikoa sortu-edo dela
(expreso/tácito bikoa ordaintzeko) baina, alde batetik, testu(inguru) jakin
batzuetan izango dira pertinente, eta, bestalde, hitz horien egokitasuna
ere zenbaitek auzitan jartzen dutelakoan nago (hau beste aldi baterako...).

Kontuak kontu, "baimen" eta "debeku" jakin batzuk "esplizituak" direla esan
nahi denean nola jokatu behar dugun nahi nuke argitu. 

Ez dakit Jonek atzokoari eusten ote dion ("baimen espresa"), eta
gainerakoek zer diozuen. 

Patxi
 
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago