[itzul] Baimen espresa?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Aza 17, 09:28:15, CET 2005
De: Patxi Petrirena [mailto:altxupere a bildua euskalerria.org]
Ez dakit Jonek atzokoari eusten ote dion ("baimen espresa"), eta
gainerakoek zer diozuen.
Nik adberbioen jokoa azpimarratu nahi nuen: baimena espres(uki) eman. Hain
zuzen, mendebaldean batez ere, adberbio gehienak horrela sortzen ditugulako:
izenondoa bera adberbio bihurtuta, atzizkirik gabe.
Esanahiak bereiztea komeni, ordea, eta hitz honekin ezin. Izenondoa
(espresa) trenari edo kafeari aplika dakioke, baina adberbioak (espres,
espresuki) ez, ezta?. Eta hortik ateratzen dut izenlaguna (espresa)
trenerako eta kaferako ez ezik beste hauetarako ere badela... batez ere,
itzulpenetan zein adiera eman behar dugun argi ez daukagunean... tranpa
egiteko, alegia. Gainerakoetan hobe beste molde horiek erabiltzea.
Euskaltzaindiak hiztegiari definizioak eta adierak erantsi bitartean...
Jon Agirre Garai
946075522
-----Mensaje original-----
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago