ER: ER: [itzul] Ezizenak/liburuen izenburuak itzuli?
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Aza 28, 11:29:50, CET 2005
Liburuetan errazagoa da, okerrenean ere ohar bat erants baitaiteke.
Antzerkian, berriz, (TxominDelRegato-)AmaBegiraZazu-Wazemank eta abarren
bide diglosiazalera jo nahi ez bada (horretan, nik ez dizut lagunduko),
euskaraz (efektuaren aldetik) sinesgarri eta eraginkor diren esapideak eman
behar zenituzke. Jakina: euskaraz lehendik normalizatuta-edo daudenak
badira, hainbat hobe (hori bilatu behar genuke), baina halako batzuei ere
testuinguru egokia eman beharko, entzuleak bat-batean atzemango baditu,
halako kultura-erreferentziez umezurtz samar ibili gara-eta guztiok.
Zailtasuna aitortu ondoren, hala ere, berri ona: aipatzen dituzunak eta
beste askok aise onartzen dute itzulpen literala.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Paúl Picado
Bidalia: astelehena, 2005.eko azaroak 28 11:17
Nora: ItzuL
Gaia: RE: ER: [itzul] Ezizenak/liburuen izenburuak itzuli?
Barkatu, galdera ez zen liburuez, antzerki-lanez baizik, baina zalantza bera
dut, egia esan. Eta gaztelaniazkoekin bai.
Testuan agertzen diren obra batzuk: La pata de cabra, El capitán de
fragata, El templo de la Cruz...
Zer irizpide erabiltzen duzue bat itzultzeko eta bestea ez itzultzeko,
euskara itzulita egotea?
Juan Garzia Garmendia <svrinsjg a bildua sv.ehu.es> escribió:
Liburua nolakoa den. Bestalde, gaztelaniazkoekin bakarrik duzu arazoa,
ezta,
ala beste hizkuntzetakoak ere jatorrizko hizkuntzan ematen dituzu?
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Paúl Picado
Bidalia: astelehena, 2005.eko azaroak 28 11:05
Nora: Itzul
Gaia: [itzul] Ezizenak/liburuen izenburuak itzuli?
Egun on!
Ezizenak itzultzen al dituzue?
Adibidez: Isabel de Borbon "La Chata", honela jartzen al duzue: Isabel de
Borbon "La Chata (Sudurmotza)"?
Bestalde, liburu guztien izenburuak itzultzen al dituzue?
Mila esker, aurrez.
Paúl Picado Moreno
---------------------------------
Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es
Paúl Picado Moreno
---------------------------------
Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago