ER: ER: [itzul] Ezizenak/liburuen izenburuak itzuli?

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Aza 28, 11:36:07, CET 2005


Oraintxe konturatu naiz nahastu egin ditudala, noski, galderaren adar biak:
ezizenen trataeraz ari nintzenez, ez naiz konturatu antzerki-lanen
IZENBURUak euskaraz emateaz baino ez zinela ari hor. Kasu horretan ere,
testua nolakoa eta norakoa den ikusi behar, baina jokabide zuhurra dirudi
jatorrizkoak ematea (ez gaztelaniazkoak bakarrik), eta parentesian-edo
euskarazkoa.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidalia: astelehena, 2005.eko azaroak 28 11:30
Nora: ItzuL
Gaia: ER: ER: [itzul] Ezizenak/liburuen izenburuak itzuli?


Liburuetan errazagoa da, okerrenean ere ohar bat erants baitaiteke.

Antzerkian, berriz, (TxominDelRegato-)AmaBegiraZazu-Wazemank eta abarren
bide diglosiazalera jo nahi ez bada (horretan, nik ez dizut lagunduko),
euskaraz (efektuaren aldetik) sinesgarri eta eraginkor diren esapideak eman
behar zenituzke. Jakina: euskaraz lehendik normalizatuta-edo daudenak
badira, hainbat hobe (hori bilatu behar genuke), baina halako batzuei ere
testuinguru egokia eman beharko, entzuleak bat-batean atzemango baditu,
halako kultura-erreferentziez umezurtz samar ibili gara-eta guztiok.

Zailtasuna aitortu ondoren, hala ere, berri ona: aipatzen dituzunak eta
beste askok aise onartzen dute itzulpen literala.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Paúl Picado
Bidalia: astelehena, 2005.eko azaroak 28 11:17
Nora: ItzuL
Gaia: RE: ER: [itzul] Ezizenak/liburuen izenburuak itzuli?


Barkatu, galdera ez zen liburuez, antzerki-lanez baizik, baina zalantza bera
dut, egia esan. Eta gaztelaniazkoekin bai.

  Testuan agertzen diren obra batzuk: La pata de cabra, El capitán de
fragata, El templo de la Cruz...

  Zer irizpide erabiltzen duzue bat itzultzeko eta bestea ez itzultzeko,
euskara itzulita egotea?

Juan Garzia Garmendia <svrinsjg a bildua sv.ehu.es> escribió:
  Liburua nolakoa den. Bestalde, gaztelaniazkoekin bakarrik duzu arazoa,
ezta,
ala beste hizkuntzetakoak ere jatorrizko hizkuntzan ematen dituzu?

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Paúl Picado
Bidalia: astelehena, 2005.eko azaroak 28 11:05
Nora: Itzul
Gaia: [itzul] Ezizenak/liburuen izenburuak itzuli?


Egun on!

Ezizenak itzultzen al dituzue?

Adibidez: Isabel de Borbon "La Chata", honela jartzen al duzue: Isabel de
Borbon "La Chata (Sudurmotza)"?

Bestalde, liburu guztien izenburuak itzultzen al dituzue?

Mila esker, aurrez.



Paúl Picado Moreno


---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es






Paúl Picado Moreno


---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago