[itzul] e-posta, e-tabarra (ez gaizki hartu)

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
Al, Aza 28, 17:07:51, CET 2005


m-Morrisek:
>Benetan, gai hau duela urte asko eztabaidatu zen. Hala ere, egun, e- posta 
>leku guztietan ikusten da. Turkiera euskararen antzekoa da,
>egitura aldetik, neurri handi batean behintzat, eta e-posta esaten
>dute inolako arazorik gabe. Euskarak ezin ote du?

Bat gatoz Asierrekin.
Euskal hiztunok egin, desegin edo egin gabe utz dezakegu zernahi. Euskarak ez.
Euskara hiztunok gara. Eta izango bada, erraz (eta erruz) erabiltzen 
dugulako izango da.

>Elektra-x, elektro-x, e.a. okerrak dira formaz eta kontzeptuaz ote?
>Baina nola azaltzen duzu e-Gipuzkoa, e.a.? Ez, "e-" aurrizkia oso
>egokia eta euskal hiztunek hartu izan dute.  Helbide el. hori, ordea,
>beno, oso bitxia da eta ez da zabalduko. Esan bezala, gai hau
>gaindituta dago. "E-" aurrizki hori sustraituta dago dagoeneko.

Mimetismoa ere aski sustraituta dago hainbat espezieren informazio genetikoan.
Euskarak gugan biziraun dezan (edo euskararengan biziraun dezagun), 
mimetismoaz baliatzeko mekanismoa hornituko dizkiguten geneak erantsi 
beharko al dizkiogu gure hizkuntz genetikari?
(Aita Villasante zenak zioenez, esapideak beste hizkuntzetatik euskarara 
ekartzeko moldaerraztasunean bilatu behar omen zen euskarraen bizirauteko 
indarra, baina, guztiak izango bere neurria, ezta?)

Karlosek azaldutakoa erabili ohi dugu:
Ekintza: posta elektronikoa
Norberaren zera: helbide elektronikoa
Hortik aurrerakoak, hots, laburtzapenak, siglak eta abar luze nahiz labur 
guztiak (zer esanik ez sustraiak) adostu egin beharko dira edo dagokion 
eskumendunak argitaratu beharko ditu, erabiltzaile arruntok erabiltzearen 
indarrez finka ditzagun (finkatu, leundu eta distirarazi, alegia, eta 
barkatu alegoria), gustuko baldin baditugu eta, bestela, ez.

Finkatze beharrik ez duen guztirako, norberak esango dio bere buruari 
nondik jo behar duen.
Horretan bai, dagiela bakoitzak bere senak agintzen diona.
Adib.:
- Futbolean: e-(r)reala
- Elizan: e-(r)reberentzia
- Zergetan: e-(r)rekargua
- Mantxako kanaletik gora: E-(r)resuma batua
- Berdez jantzitakoek: e-(r)represioa
- etab.

Izan ongi.

Iņaki
BITEZ LOGOS

>On 05-aza-28, at 13:45, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:
>
>>
>>     · Euskaraz <<e-posta>> (<<e-X>>, oro har) ez da ezeren
>>laburtzapena:
>>"elektra-X", "elektro-X", "elektronika-X", edo asma litekeen beste
>>edozein,
>>okerrak dira formaz eta kontzeptuz.
>>
>>     · Hizkuntza bakoitza, hizkuntza horren erabiltzaileak -hobeto
>>esanda- libre dira nahi dutena egiteko, baina ez dezatela
>>uztarririk ezarri
>>beste inoren lepoan. Zergatik ibili behar dugu euskal hiztunok ingeles
>>hiztunen hizkuntza-ekonomiaren kontrako joeraren atzetik? Gaur egun
>><<posta>>, <<mezu>>, <<helbide>> eta hainbeste gauza esaten
>>ditugunean,
>>ulertutzat ematen dugu <<elektroniko>> daukatela atzetik. Zertarako
>>esplizitazio antiekonomikoak? Ez denbora asko barru, sekulako
>>esplizitazioak
>>eta azalpenak egin beharko ditugu etxeko helbidea (herria, kalea...)
>>galdetzeko. Zer dela eta hasi behar dugu joera naturalari kontra
>>egiten?
>>
>>     · Alderdi grafikoari dagokionez, ez dakit zer daukan txarrik
>>euskaraz <<el.>> jartzeak, zeozelako premia badago: <<helbide
>>el.>>, <<posta
>>el.>>... Nik mila bider erabili izan dut <<helb. el.>> formulario,
>>fitxa eta
>>abarretan.
>>
>>Asier Larrinaga
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago