[itzul] e-posta, e-historia, e-histeria, eta e-zaharkitzea

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Al, Aza 28, 22:25:25, CET 2005


i-Iņakik idatzi du:

>
> Bat gatoz Asierrekin.

* Ederki. Beste asko bat datoz nirekin, EHUko kazetaritza saila  
esaterako (haietako batzuk behintzat) eta, behean ikusiko duzuenez,  
beste asko ere bai. Nik neuk ez nuen termino hori asmatu, Iņaki  
Zabaletak baizik (Batzuentzat, hori onargarriagoa litzateke, Iņaki  
euskaldun peto-petoa delako)

> Euskal hiztunok egin, desegin edo egin gabe utz dezakegu zernahi.  
> Euskarak ez.
> Euskara hiztunok gara. Eta izango bada, erraz (eta erruz)  
> erabiltzen dugulako izango da.

** Bai, baina beste batzuk nirekin ados daude.  Baina i-Iņaki ez da  
euskara, ez eta m-Morris ere. ,Hiztunak gara eta kitto . Euskaldun  
mordo batek erabaki(ko) du, ez guk. Eta dagoeneko nahikoa zabalduta  
dago. Galdu beharreko "borrokan" ari zara.
>
>
>> Elektra-x, elektro-x, e.a. okerrak dira formaz eta kontzeptuaz ote?
>> Baina nola azaltzen duzu e-Gipuzkoa, e.a.? Ez, "e-" aurrizkia oso
>> egokia eta euskal hiztunek hartu izan dute.  Helbide el. hori, ordea,
>> beno, oso bitxia da eta ez da zabalduko. Esan bezala, gai hau
>> gaindituta dago. "E-" aurrizki hori sustraituta dago dagoeneko.
>>
>
> Mimetismoa ere aski sustraituta dago hainbat espezieren informazio  
> genetikoan.
> Euskarak gugan biziraun dezan (edo euskararengan biziraun dezagun),  
> mimetismoaz baliatzeko mekanismoa hornituko dizkiguten geneak  
> erantsi beharko al dizkiogu gure hizkuntz genetikari?
> (Aita Villasante zenak zioenez, esapideak beste hizkuntzetatik  
> euskarara ekartzeko moldaerraztasunean bilatu behar omen zen  
> euskarraen bizirauteko indarra, baina, guztiak izango bere neurria,  
> ezta?)

** "E-·"  hori aberasgarria da eta kontua zaharkituta dago. Gai hau  
1998an eztabaidatu genuen. Harrezkero, e-posta eta e-ezdakitzer  
zabaldu egin da, moldaerraztasuna hor baitago.

>
> Karlosek azaldutakoa erabili ohi dugu:
> Ekintza: posta elektronikoa
> Norberaren zera: helbide elektronikoa
** Bai, asko ikusten dira horrelakoak, baina e-posta ere bai. Barkatu  
hori esan beharra. Google-n begiratu dut eta, "euskara e-posta" sartu  
eta gero, 93.600 emaitza izan ditut. Gero "euskara posta  
elektronikoa" sartu eta soilik 15.200 emaitza.  Horrek asko esaten du.


Gai hau ikaragarri zaharkituta dagoenez (h letraren kontua bezala),  
ez dut berriro eztabaidatuko ez eta erantzungo ere. Alferrik da eta  
denbora galtzea. Nahikoa da aurreko mezuei begiratzea (1998-12-10  
adib.) nik uste dudana ikusteko, baita beste batzuek ere. E-posta  
terminoa finkatuta dago, h letra finkatuta dago, euskara batua  
nahikoa finkatuta dago. Zertarako kontrakoarena egin orain?


Mikel Morris, gai honetaz nahikoa idatzi duena.







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago